Euskara

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

 

Sarrera

Euskararen presentzia eta erabilera handitzen lagunduko dizun plana, enpresaren neurrira egina, eta euskarari bere tokia egiten lagundu behar diona, bai orain, baita etorkizunean ere.

Euskara-planaren helburu nagusia erabilera areagotu eta berau erakundearen kulturan edo sistematikan integratzea denez, kudeaketa-eredu estandar horiek aintzat hartu eta bereganatu egin behar izan ditu, baina bere premietara dimentsionatuta betiere.

Dena dela, planari ekiten ez badiozu, jakin ezazu aldeko hainbat ekintza soilak ere aurrera eraman ditzakezula.

6/2003 Legearen (pdf, 216,26 kB) eraginpeko erakundeen kasuan, legezko betekizunak zein eremutan gauzatzen diren identifikatu eta betetze-maila zein den egiaztatu beharko du, egoera soziolinguistikoaren azterketaz baliatuta.

Euskara-plana erakundeak hainbat urteren buruan lortu nahi dituen ardatzak, eremuak eta egitekoak, biltzen dituen agiria da. Urte anitzeko euskara-plana, urtez urteko ekintza edo kudeaketa-planetan zatikatuko da, eta hor jasoko dira gutxienez, erakundeak bideratuko dituen ekintzak. Hauek ere baliabide informatikoz egin ahal izango dira, eta aurretik diagnostiko-fasean aplikazio informatikoan jasotako informazioaren gainean landuko dira.

Urte anitzeko euskara-plana

Urte anitzeko euskara-planean honakoa finkatuko du enpresak:

  1. Ardatz eta jardun-eremu bakoitzari dagokionez, zein den lortu nahi dena, baita zer den jada edo dagoeneko lortuta duena ere.
  2. Eragin-guneak: egiteko hori bereziki non landuko den, hau da, enpresaren gune guztietan, sail oso batean, atal jakin batean/batzuetan.
  3. Osagaien kasuan, zein hizkuntza-trataera emango zaion bakoitzari (euskaraz ere, euskara hutsez, euskaraz zati batean bakarrik). Jardueren kasuan berriz, zein den langileak duen euskara-maila, eta begiz jotako epe baten buruan lortu beharrekoa.
  4. Zein urtetan landuko den (urte batean baino gehiago lantzea gerta daiteke beharrezko).

Kudeaketa-plana

Euskara-plan hori urtez urteko kudeaketa-planen bidez garatuko da.

  1. Urte anitzeko planean begiz jotakoak betetzeko bideratuko diren ekintzak, parte-hartzaileak (zirkuitua, hala balegokio), adierazleak, erantzuleak, kostu ekonomikoa eta epeak jasoko ditu, xede honekin:
      - Begiz jotako epe horretan erabilerazko eta presentziazko helburuak lortzea.
      - Lehenetsitako eremu eta helburuen gaineko kontrola ezartzeko moduak finkatzea, lortutakoa iraunaraztea posible egingo dutenak.
  2. Erakundeko gainerako kideei jakinaraziko zaie komunikazio planaren bitartez.
  3. Urtero ebaluatuko da.

Enpresaren zuzendaritzak onartu beharko du euskara-plana, dagozkion arduradunak izendatu, epeak eta bilakaera-adierazleak zehaztu, eta beharrezkoak diren baliabideak esleitu plana behar bezala gauza dadin.

Hobetzeko planteatzen diren helburuak, begiz jotzen diren ekintzak eta espero diren emaitzak, koherenteak eta erakundearen neurrikoak izan beharko dute.

 

 



 

Autodiagnostikoa

Euskadi, auzolana