Euskara

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

 

Sarrera

Erreferentzia Marko Estandarra, hemendik aurrera EME, laguntza-koadro bat da, erakunde edo enpresa baten ohiko jardun-eremuak irudikatzen dituena, hizkuntza non eta zertan erabiltzen den erakutsiz.

Helburua

EME deritzan laguntza-koadroa osatu du HPSk, erakundeek era sistematiko, argi eta errazean euskararen erabilera eta presentziazko helburuak jar ditzaten.

EMEren zeregin nagusia landu daitezkeen hizkuntza-alderdiak begiz jotzen eta lehenesten laguntzea da.

Begiz jotako eremu horietatik abiatuta, erakundeak bere neurriko Euskara Plana lantzeko bidea ematen du EMEk, euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko. Enpresak nahi duen neurrian eta eran, betiere.

Asko dira enpresa batean hobetu daitezkeen egoerak. Horiek guztiak bildu, ordenatu eta errazenetik zailenerako hurrenkeran jarriak dituzu Erreferentzia Marko Estandarra deritzon taxonomian.

Egitura

Hiru ardatzek osatzen dute EME:

  1. Erakundearen irudia eta komunikazioa: Errotulazioa, harrera, publizitatea, web-gunea…
  2. Kanpo harremanak: bezero elebidunekin ahozko nahiz idatzizko harremana, produktua edo zerbitzua, hornitzaileekiko eta administrazioekiko harremana…
  3. Barne harremanak: Informazioa eta komunikazioa, pertsonalaren administrazioa, laneko prestakuntza, ahozko harremana, lan-agiriak…

 

Autodiagnostikoa

Euskadi, auzolana