Euskara

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

 

Telefonia operadore eta fabrikatzaileak

TELEFONOAK BADAKI EUSKARAZ. ANIMA ZAITEZ!

Telefonoa euskaraz konfiguratu nahi duzu? Hemen aurkituko duzu telefonia enpresek eskainitako informazioa, hizkuntza aukeren artean euskara ere badaukaten telefonoen zerrenda dakarrena.

Eusko Jaurlaritzak eta hainbat telefonia operadore nahiz fabrikatzailek lankidetzarako bi hitzarmen marko sinatu zituzten 2007an, telefonia mugikorraren arloan euskararen erabilera sustatzeko.

Hauek dira hitzarmenak sinatu zituzten enpresak: Alcatel, Eroski, Euskaltel, Nokia, Orange, Samsung, Sony Ericsson, Telefónica, Vodafone eta Yoigo.

Hitzarmenetan aurreikusitako konpromisoak betetze aldera, Eusko Jaurlaritzak abian jarri du telefonia mugikorraren arloan euskararen erabilera sustatzeko publizitate kanpaina, “Telefonoak badaki euskaraz. Anima zaitez!” lelopean. Horrekin batera, menuak euskaraz ere eskaintzen dituzten telefonoen zerrenda osatu du Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, telefonia-enpresek emandako informazioaren arabera. Hemen duzue zerrenda:

Autodiagnostikoa

Euskadi, auzolana