Euskara

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

 

Sarrera

Enpresetan euskararen erabilera sustatzeko EAEko gainontzeko erakunde publikoen parte hartzea eta erakunde pribatuon arteko elkarlanaren garrantzia azpimarratu nahi du Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak. Ezinbestekoa da esparru sozioekonomikoko eragile nagusiak bat egitea eta lankidetzan aritzea norabide berean indarrak batuz. Hori dela eta, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak akordioak sustatuko ditu erakunde pribatu zein publikoekin.

Izan ere, alor sozio-ekonomikoan euskararen normalizazioak aurrera egingo badu, enpresetan, lantokietan, saltokietan eta ostalaritzan ez ezik, alor horietako agenteengan ere eragin beharra dago.

Horrela, lan-munduan aritzen diren ondorengo erakundeon eta elkarteon inplikazio eta parte hartze zuzena bultzatzeko, ahalbidetzeko eta antolatzeko urratsak emango ditu HPSk: merkataritza-ganbarak, enpresari-elkarteak, sindikatuak, lanbide-heziketarekin eta prestakuntza iraunkorrarekin lotura duten organismoak, finantza-erakundeekin, telefonia enpresekin... eta Eusko Jaurlaritzaren barruan lan-munduarekin harremana duten sailak.

Hona hemen orain arteko akordiorik esanguratsuenak:

 

 

 

 

 

 

 

Autodiagnostikoa

Euskadi, auzolana