Euskara

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

 

EAEko Aurrezki Kutxekin hitzarmena

Eusko Jaurlaritzak EAEko hiru lurraldeetako Aurrezki Kutxekin (Bilbao Bizkaia KutxaGipuzkoa Donostia Kutxa eta Caja Vital Kutxa) euskararen erabilera sustatzeko lankidetzarako hitzarmen-markoa sinatu du 2007ko martxoaren 28an.

Akordio hau sinatu duten Aurrezki Kutxek, beren lurraldean sendo errotutako erakundeak diren aldetik, aspaldian agertu dute euskararen erabilera normalizatzeko konpromisoa. Hiru Aurrezki Kutxek berretsi egiten dute gizartearen arlo sozialean eta ekonomikoan euskararen erabilera arian-arian gehitzeko lanean Eusko Jaurlaritzarekin batera aktiboki inplikatzeko nahia, euskara eta gaztelaniaren arteko berdintasun sozial handiagoa helburu.

Eusko Jaurlaritzak, bere aldetik, euskararen normalizazioan beharrezkoa eta onuragarria irizten dio euskararen presentzia eta erabilera areagotzeari esparru sozio-ekonomikoan, eta bereziki, finantza-munduan.

Horregatik guztiagatik, Aurrezki Kutxa sinatzaileek eta Eusko Jaurlaritzak Kultura Sailaren bidez -Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza-, sinatu dute lankidetza-marko orokorra arlo sozio-ekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko, bereziki erakunde horien jardun-eremuan. Hori horrela, eta beti ere LanHitz programaren barruan, honako lan-ardatzak garatuko dituzte:

Lan-ardatzak

 

1. Informazioa eta ezagutza trukatzea.

2. Aholkularitza, komunikazioa eta produktu eta zerbitzuen eskaintza.

3. Erakunde sinatzaileek elkarlanean egiten dituzten proiektuen azterketa bateratua eta egitasmo partekatuen garapena.

4. Akordio espezifikoak gauzatzea Kutxekin, banaka hartuta.

Autodiagnostikoa

Euskadi, auzolana