Euskara

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

 

IMH - Makina Erremintaren Institutua

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta IMHk (Makina Erreminta Institutuak) lankidetza-protokoloa sinatu dute alor sozioekonomikoan euskararen erabilera areagotzeko.

Protokoloaren helburu nagusia bi erakunde hauen ekintzen arteko osagarritasuna lantzea da, alor sozioekonomikoan euskararen erabilera areagotzeari begira.

Ekimen hau Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak euskararen erabilera lan munduan areagotzeko LanHitz egitasmoaren barruan kokatzen da, batetik, eta bestetik, Makina-Erremintaren Institutuak, 2003an, Goazen egitasmoa jarri zuen abian Ahize-AEKrekin elkarlanean, bai erakundean baita makina-erremintaren sektorean ere euskararen erabilerari bultzada emateko.

Beraz, sinatutako protokoloaren xede nagusia da HPSk abian jarritako LanHitz programa eta IMHk martxan duen Goazen ekimena elkarren osagarri gertatzea.

Lankidetza-protokolo honek berebiziko garrantzia du, lortu dezakeen eragin biderkatzaileagatik. Izan ere, gaur egun euskara-planak abian dituzten enpresen artean, makina-erremintan dihardutenek osatzen dute multzo handienetako bat. Hortik, lankidetza protokoloaren garrantzia.

Lan-ardatzak

Akordioan jaso bezala, hainbat lan garatuko dira elkarlanean, labur-labur:

  • 2006ko urriaren 26ko mintegia eta hurrengoak gauzatzea: 30+10 Mintegia. Makina-Erremintaren hornitzaile, fabrikatzaile eta erabiltzaileen erantzukizun soziala eta euskara. Baliabidea eta praktika onak.
  • Mintegi horretarako prestatuko diren ponentziak eta bestelako artikuluak zabaldu, internet bidez bereziki.
  • Goazen egitasmoaren baitan landutako glosategi terminologikoak eta bestelako terminologia-lanak normalizatu eta zabaldu.

30+10 mintegia

Aurten laugarren urtez jarraian burutuko da Elgoibarko IMHn, Makina Erremintaren Institutuan, 30+10 mintegia. Urriaren 22an izango da, goizez, eta bertan emaitzak hobetzeko hizkuntzak nola kudeatu azalduko duten 15 proposamen aurkeztuko dira.

Autodiagnostikoa

Euskadi, auzolana