Euskara

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

 

Enpresarien elkarteak

Eusko Jaurlaritzak Euskal Entrepresarien Konfederakuntzarekin (CONFEBASK) eta EAEko hiru lurraldeetako enpresarien elkarteekin (ADEGICEBEK eta SEA) lankidetzako akordio-markoa sinatu du euskal enpresen alorrean euskararen erabilera sustatzeko.

CONFEBASK, ADEGI, CEBEK eta SEA erakundeek, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren ikuspuntuarekin bat eginik, enpresa-jardunean ere euskararen erabilera normaldu eta areagotzeko bideak urratu beharra dagoela ikusten dute.

Euskal enpresek eta enpresariek aspaldidanik erakutsi dute beren gizartearekin konpromiso estua dutela, eta oraingoan ere, euskal gizarteak batera egin beharreko zeregin honetan ere parte hartzeko konpromisoa hartu dute, euskararen erabilera eguneroko bizimoduan areagotu dadin gizartean.

CONFEBASK, ADEGI, CEBEK eta SEA, batetik, eta Eusko Jaurlaritza, bestetik, bat datoz esaterakoan, euskara lan-eremuan pixkanaka sartzeko langintza horretan aurrera egitekotan, printzipio batzuk erabat errespetatzeko konpromisoa hartu behar dela, hau da, borondatezkoa izan behar duela, inor baztertu gabe, arian-arian egin behar dela, beti adostasuna lortuta eta lankidetzan jardunda.

Lan-ardatzak

1. Informazioaren eta ezagupenen berri ematea elkarri.

2.
Aholku ematea, komunikazioa eta zerbitzu nahiz produktuak eskaintzea, enpresetako bakoitzak, hala nahi izanez gero, beretzako moduko euskara-plana izan dezan, betiere, bere errealitate soziolinguistikoa, bere ezaugarriak, bere beharrizanak eta bere borondatea errespetatuta.

3.
Euskara-planak finantzatzea, banan-banan begiratuta: Eusko Jaurlaritzak, Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren bitartez, planak kofinantzatzeko lerro bat ireki eta gaituko du, euskara lan-eremuan erabiltzeko planak taiutu eta ezartze aldera.

Autodiagnostikoa

Euskadi, auzolana