Euskara

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

 

LanHitz: lehenengo urteurrena

Urtebete pasa da Eusko Jaurlaritzak esparru sozio-ekonomiko pribatuan euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko xedez LanHitz programa abian jarri zuenetik. Urtebete honetan hainbat lan eta ekimen bideratu ditu Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak.

Hona hemen HPSk LanHitz programa integralaren barruan landutako ildo nagusiak:

  • Lankidetza-hitzarmenak esparruko eragile nagusiekin.
  • Erreferentzia Marko Estandarra-EME: lantokietan euskara txertatzeko markoa eta metodologia.
  • Enpresaz enpresako sentsibilizazio eta sustapen planaren lehenengo fasea. Honen bidez, dagoeneko 1.500 enpresa baino gehiagok jaso dute zuzenean programa honen berri.
  • Lantokietan euskararen erabilera areagotzeko laguntza teknikoak eta ekonomikoak.
  • Eremu sozio-ekonomiko pribatuan euskararen erabilera sustatzeko oinarrizko tresnak: hiztegiak, agiri-ereduen banku publikoa, CRM eta autodiagnostiko-tresna, enpresaren egoera linguistikoa zein den ezagutzeko eta haren proiekzioa egiteko aukera ematen duena.
  • Prestakuntza nahiz informazio eta zabalkunde saioak.
  • Erakunde pribatu zein publikoetako euskararen erabileraren eta kudeaketaren ebaluazio eta aitortza sistema, hots, kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza euskararekin lotuko dituen lehen ziurtagiri ofiziala eta publikoa.

Webgune hau berau ekimenaren oihartzun ozena da. Bere barnean ildo nagusion eta zehazturiko eduki horien berri zehatzago aurkitzeko parada eskaintzen dugu.  

 

 

Autodiagnostikoa

Euskadi, auzolana