Euskara

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

 

Hizkuntza Politika aurrera begira

Hizkuntza politika aurrera begira: HPSren 2005-2009 egitasmoa (pdf, 764,03 kB).

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2005-2009 egitasmoa osatu zuen indarrean den legegintzaldiaren lehenengo hilabeteetan.

Bertan, euskararen lege-oinarriak eta hizkuntza politikak daraman orain arteko bidea, EBPNren garapena bereziki, aintzakotzat hartuta, tresneria egokitzat eta egun oraindik baliagarritzat jo ditu biak ere, bai edukiei baita helburuei dagokienez.

Ondoren, lan-ildo eta lehentasun batzuk berriz definituko lituzkeen hausnarketa egin beharrekoa dela iritzi eta, helburu orokorrak modu eraginkorrago lortzearren, jardunbide nagusiak finkatzen ditu:

Eremu sozioekonomiko pribatuari dagokionez, euskararen erabilera areagotzeko ordura artekoak baino estrategia sistematizatuagoak eta errealistagoak erabiliz etorkizunean emaitza eraginkorragoak erdiesteko asmoarekin eta sinesmenarekin ezarritako lan-ildoak eta egitekoak dira: 

  • Elkarte eta erakundeen inplikazioa eta parte-hartzea areagotu: enpresari-elkarteak, merkataritza-ganbarak, sindikatuak, lanbide elkargoak, lanbide heziketarekin eta etengabeko prestakuntzarekin lotura dutenekin, lan-munduarekin harremana duten Eusko Jaurlaritzako sailak…
  • Herri-administrazioen arteko lankidetza koordinatu, giza eta diru-baliabideak optimizatzeko asmoz.
  • Sektoreen araberako programak bereiztu eta garatu, haien ezaugarri desberdinak aintzat hartuta: industria-enpresa handiak, txikiak eta ertainak, establezimendu komertzial handiak, txikizkako saltokiak, ostalaritza (tabernak eta jatetxeak), finantza- eta aseguru-etxeak.
  • Enpresetan euskararen erabilera-planak sustatu, kasuan kasuko egoera soziolinguistikoa abiapuntua izanik.
  • Egoeraren diagnostikoa eta ezagutza sakonagoa izan
  • Euskara-planak diseinatzeko Erreferentziazko Marko Estandarra finkatu
  • Euskara-planak kudeatu eta garatu ahal izateko HPSk eskaini behar dituen tresnak, zerbitzuak eta produktuak sortu eta zabaldu.
  • Enpresetako euskararen erabilera indarrean diren kalitate-parametroen arabera modu sistematizatuan ebaluatzeko eta aitortzeko prozedura finkatu.
  • Euskararen presentzia eta erabilera neurtzeko adierazleak zehaztu. Halaber, datuak biltzeko sistema eraiki (EAS).
  • Finantzazio-lerroa aztertu eta, hala dagokionean, berregokitu
  • Eremuko legeak garatu
  • Plan estrategikoetan hizkuntza irizpideak txertatu
  • Hizkuntza normalizazioaren inguruko sentsibilizazio-jarduerak eta komunikazioa sustatu eragile soziekonomiko nagusiei begira.

Autodiagnostikoa

Euskadi, auzolana