Euskara

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

 

EBPN - Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia

Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (pdf, 337,29 kB).

Euskararen Aholku Batzordeak (EAB) euskararen Euskal Herriko hizkuntza-politiken eraginkortasuna aztertuta, 1998an Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) onartu zuen¹ hizkuntza-normalizazioa eskuratzen jarraitzeko plan estrategikoa zehaztuz.

Hartan, euskararen indarguneak eta ahuleziak behin ezarrita, argi jaso ziren ordutik hasita hamarkadarako hizkuntza politikaren helburu zehatzak eta egitasmo-proposamen nagusiak, hala nola herri-aginteen arteko koordinaziorako nahiz euskalgintzako elkarteekiko elkarlanerako erreferentziak ere.

Horiek guztiak ezagunak diren hiru helburu estrategikoetan egituratuta eman zituen: euskara ondorengoetaratzea, euskararen erabilera (euskararen aldeko auzogintza eta zerbitzugintza) eta euskararen elikadura.

Bigarrenaren arabera, euskara eskolaren mugetatik harantzago beste erabilera gizarte-eremu berezi eta garrantzizkoetara zabaldu beharrekoa da, gaztelaniak bezainbateko balio funtzionala eta pertzepziozkoa izan dezakeela hiztunari erakusteko.

Arlo pribatuko lan-mundua euskarak eskuratu beharreko ezinbesteko esparru horietakotzat jo zen eta, halaber, jarduteko neurri orokorrak finkatu ziren, besteak beste:

  • Eragile soziekonomikoak inplikatu: merkataritza-ganbarak, enpresari-elkarteak, elkargoak, sindikatuak, etab.
  • Euskara-planak lantokietan ezartzeko markoa definitu
  • Lantokien tipologiaren araberako proiektuak egin
  • Giza baliabide eta baliabide ekonomikoak bideratu
  • Berariazko sentiberatze-jardunak antolatu
  • Langileak birziklatzeko euskarazko ikastaroak antolatu
  • Diruz lagundutako ikastaroetan hizkuntza-irizpidea ezarri 

¹ Eusko Legebiltzarrak 1999ko abenduaren 10ean berretsi zuen.

Autodiagnostikoa

Euskadi, auzolana