Euskara

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

 

EABren aholkuak

Esparru sozioekonomikoan euskara biziberritu eta hizkuntza-nomalizaziorako hurbilpen sistematikoagoa eta eraginkorragoa izateko irizpideak eta estrategiak (pdf, 1,92 MB).

2005ean argitaratutako Euskararen Aholku Batzordearen lan honek ere berresten du lan-mundu pribatua euskarak berreskuratu beharreko esparruen artean dagoela.

Bere iritziz, esparru sozioekonomiko pribatuko euskararen normalizaziorako diseinatutako programa hori hausnartu, baloratu, berrikusi eta doitu beharrekoa da,  hizkuntza-plangintzaren ikuspuntutik jarduera sistematikoagoan eta eraginkorragoan eragin ahal izateko etorkizunean.

Izan ere, bere ustez, hainbat urte igaro dira Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusia (HPIN, geroago HPS -Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza-) Euskararen Aholku Batzordearen (EAB) 1990eko lehenengo gomendioei jarraiki, enpresa-munduko euskararen normalizaziorako irizpide eta metodologia zehatzak jorratzen hasi zenetik, eta testuinguru horretan beste eragile batzuekin batera lehenengo plan pilotuak abian jarri zituenetik, oraindainokoak izan arte.

Gainera, ibilbide luze horretan zehar nabarmen aldatu da enpresa-mundua bera: kudeaketa-moldeak, teknologia berrien erabilera, merkatuen internazionalizazioa… Aldi berean, euskarak gizartean duen estatusa eta ezarpen-maila ez dira lehengoak.

Beraz, egoera berriekin batzen den hurbilpen sistematikoagoaren bila abiatzeko lanerako proposamenak eta ildoak zehazten ditu:

  • Jarduera-eremuak mugatu beharra: azpiprogramak bereiztu
  • Enpresaren egoerara egokitutako euskara-planak garatu
  • Zerbitzu eta baliabideen eskaintza handitu
  • Eragile sozioekonomikoen inplikazioa areagotu: merkataritza-ganbarak, enpresari-elkarteak, elkargoak, sindikatuak, etab.
  • Herri-administrazioen parte hartzea koordinatu
  • Eremu sozioekonomiko pribatuaren legedia garatu
  • Lanbide heziketako euskarazko eskaintza handitu
  • Langileen etengabeko euskarazko prestakuntza sustatu


 

Autodiagnostikoa

Euskadi, auzolana