Euskara

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

 

Hiztegiak / Glosategiak

Enpresetan eta negozioetan euskararen erabilera sustatzeko ahaleginean kontzeptuak modu zehatzean biltzen dituen euskarazko terminologia eskura izatea garrantzizko neurria da.

Tresna hori baliatuz, ekintza-eremu desberdinetako izendapen-lanei ekin ahal die enpresak: enpresa-atalak, zerbitzuak, karguak, erakunde-irudiaren, norabidezko, ingurumen, segurtasun eta bestelako kanpo- eta barne-errotuluak, tresneria, arropa, apalategiak, gutunazalak, karpetak, zigiluak, katalogoak eta promoziorako beste material batzuk, bilgarriak edo enbalajeak, etab.

Euskarazko terminologia zehatza, bestalde, baliozkoa da negozioaren kanpo- zein barne-harremanetan ohikoak diren inprimakiak eta testuak idazteko: aurrekontuak, eskaintzak, albaranak, fakturak, ordainagiriak, bilera-deiak, aktak, gutunak, nominak, egiaztagiriak, lizentziak eta baimenak, bidaia-agiriak, dietak, kontratuak, txostenak, etab.

Hurrengo hiztegiak eta glosategiak edota Terminologia Banku Publikoa kontsultatuz enpresak argitu ditzake bere euskarazko jardueran sortzen zaizkion terminologia-zalantzak. 

Autodiagnostikoa

Euskadi, auzolana