Euskara

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

 

Hizkuntza-paisaia: argazki-galeria

Helburua

Argazki-galeria honetan, han-hemenkako establezimendu handi nahiz txikietan (hipermerkatuak, dendak, tabernak, klinika pribatuak …) egindako argazkiak dituzu.

Helburu bera dute guztiek ere: euskararen presentzia eta erabilera bermatzea, bai kanpoko nahiz barruko hizkuntza paisaian edota irudian, bai eskainitako produktu eta zerbitzuetan, baita bezeroekin arruntak diren harremanen ondoriozko idazki-mota desberdinetan ere.

Lagin moduko bilduma xumea da. Halere, eredu baliagarriak izan daitezke askorentzat negozio pribatuetan euskara sustatzeko jarraibide-modu bat erakusten dutelako.

Irizpideak

Dokumentuak lau hizkuntza-irizpideren arabera hautatu ditugu:    Euskaraz soilik/Ele bietan/Euskaraz zati batean/Eleanitzak. Beraz, badira bilduman horien erakusgarri diren argazkiak.

Material-motak

Bilduma osatzeko honako material hauetan oinarritu gara:

- Errotuluak (kanpokoak/barrukoak)

- Publizitate-mezuak

- Produktuen eskaintzak

- Zerbitzuen eskaintzak

- Etiketak

- Kutxako tiketak

- Fakturak

- Hitzordurako txartelak

- …

 

Autodiagnostikoa

Euskadi, auzolana