Euskara

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

 

Sarrera

Arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera areagotzeko ahaleginak Euskal Herrian ez dira atzo goizekoak, lehenagokoak baizik. Hasiera-hasierako une haietan, halere, ez zen lan-metodologia sendorik izan eta han-hemenka egindakoa langileen bultzadaz eta euskalgintzako gizarte-eragileen ekimenari esker batez ere burutu zen.

Lehen saio sistematizatuak

90eko hamarkadaren lehen urteetatik aurrera, ordea, bultzada kualitatiboa gertatu zen lan-mundu pribatuan bide metodologiko sistematizatua zehaztea lortu zelako. Oinarrizko lan-tresna horren bidez enpresa bakoitzaren ezaugarriei egokitu ahal izango zitzaien euskararen erabilera areagotzeko mikroplangintza diseinatu, ezarri eta ebalua zitekeen. Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusia (HPIN, oraingo HPS) Euskararen Aholku Batzordearen gomendioei jarraiki, enpresa-munduko euskararen normalizaziorako irizpide eta metodologia zehatzak jorratzen hasia zen hamarkadaren hasieran eta testuinguru horretan 1991. urtean sinatu zuten Eusko Jaurlaritzak eta Elhuyar Kultur Elkarteak lehenengo epealdi baterako hitzarmen bat helburu argi bezain zehatz batekin: enpresa pribatuetan euskararen erabilera sustatzeko proiektu pilotuak aurrera ateratzea.

Lehenengo proiektu pilotuak

Ekimen horren fruituak laster heldu ziren Elay taldean abian jarri zen industria-arloko lehenengo proiektu pilotuaren eskutik. Emaitzak positibotzat jo dira eta metodologiaren esperientzia beste enpresa askorentzat, eredutzat; azken finean, erabilera areagotzeaz gain, bertan ezarritako hizkuntza-politikaren prozedurak enpresaren kudeaketaren osagai bihurtu direlako.

Halere, badira azpimarratzekoak diren lehenengo fase hartako beste proiektu pilotu batzuk ere: nekazaritza-arloko hiru kooperatiba, IkerlanCAF eta Arlan.

Handik aurrera, aldaketa kuantitatibo eta kualitatibo nabarmena gertatu da.

Gaur egun zenbat enpresa

Euskararen erabilera areagotzeko hasieran emandako lehenengo urratsetatik hona bide luzea egin dugu eta, ondorioz, beste asko dira hasierako proiektu haien argitan planak gauzatzeari ekin dioten enpresak.

Autodiagnostikoa

Euskadi, auzolana