Euskara

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

 

Txikizkako merkataritza

Azterketa honen helburua Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako merkataritza-establezimenduetan euskarari ematen zaion erabilera aztertzea da. Azterlana 2003an egin zen.

Estatistikaren ikuspuntutik ondorengo jarduera-adarrei dagokien lagin adierazgarria osatzen duten hainbat nagusi edota arduraduni eginiko inkestaren bidez lortutako datuak hartu ditugu oinarri:

  • Elikagaiak eta edariak
  • Ehungintza, jantziak eta oinetakoak
  • Etxetresna elektrikoak, irratia, telebista eta soinua
  • Liburuak, egunkariak eta papertegiak

Aztergaiak

  1. Langileen hizkuntza-gaitasuna
  2. Euskararen erabilera ahozko komunikazioan
  3. Euskararen erabilera idatzizko komunikazioan
  4. Euskararen erabilera orokorra: ahozko eta idatzizko erabileraren tipologia
  5. Euskararen erabilerari buruzko balorazioak
  6. Euskararen erabilera normalizatzeko neurriak
            

Ondorio nagusiak

EAEko txikizkako saltokirik gehienak oso establezimendu txikiak dira, langile bat edo bikoak, eta oso gutxi erabiltzen dute euskara, bai ahozko komunikazioan eta bai idatzizkoan ere. Datu hauek ez dira batere harritzekoak, hirutik bitan, %64tan, inork euskaraz ez dakiela kontuan hartzen badugu. Nolanahi dela ere, batez besteko balio horien atzean era askotariko egoerak aurki daitezke.

Gune soziolinguistikoa euskararen erabileran funtsezko faktore eragingarria da.

Laburbilduz, saltoki erdiek baino gehiagok ez dute euskara inoiz ere erabiltzen; lautik hiruk, berriz, ez dute inoiz ere erabiltzen edota oso gutxi erabiltzen dute. Kontrako muturrean, %7 bakarrik dira beti edo ia beti erabiltzen dutenak, eta gainerako %17k gune soziolinguistikoaren arabera, batik bat, erabiltzen du gehiago edo gutxiago.

 

Azken eguneratzea: 2011/04/18

Autodiagnostikoa

Euskadi, auzolana