Euskara

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

 

Sarrera

Euskararen presentzia eta erabilera lan-munduan areagotzeko neurriak eta ahaleginak taxutzeko eta esparru honetan bideratutako hizkuntza-politika ahalik eta eraginkorrena izateko, ezinbestekoa da egoera ezagutzea eta ebaluatzea.

Hori horrela, esparru sozio-ekonomikoko egoeraren erretratu zehatzagoa izatearren, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak hainbat azterlan egin ditu.

Lehen azterlanak enpresa handien hizkuntza-egoera ezagutzea du helburu. Azterlan horretan 100 langile edo gehiagoko enpresetan euskararen erabilera zer-nolakoa den neurtu da.

Egoeraren deskribapena osatzeko beste bi azterketa egin dira: txikizkako saltokietan lehendabizikoa eta jatetxe eta tabernetan bigarrena.

Azterlan hauen daturik esanguratsuenak EAS hizkuntza-adierazleen sisteman daude eskuragarri. Txostenak osorik nahi izanez gero, honako ataletan daude:

Bestetik, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, aurrerago, 2006. eta 2007. urteetan, Euskal Autonomia Erkidegoko eremu publikoan zein pribatuan hizkuntza-paisaiaren azterketa zabala egin zuen eta berriki horren emaitzak aurkeztu ditu. 

 


 

 

Azken eguneratzea: 2011/04/18

Autodiagnostikoa

Euskadi, auzolana