Euskara

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

 

Saltoki, jatetxe eta tabernak

Txosten labur honetan txikizkako saltokietan eta ostalaritzan egindako azterlanen emaitza nagusiak bildu dira.

Horrez gain, 100 langile baino gehiagoko EAEko enpresa handietan euskarari ematen zaion erabilerari buruz ere eginiko tankerako azterketan lortutako emaitzekin alderatuko ditugu emaitza nagusiok.

Aztergaiak

  1. Euskararen erabilera ahozko komunikazioa
  2. Euskararen erabilera idatzizko komunikazioan
  3. Euskararen erabilera orokorra: ahozko eta idatzizko erabileraren tipologia
  4. Euskararen erabilerari buruzko balorazioak: euskararen erabilerari emaniko garrantzia
            

Ondorio nagusiak

EAEko saltoki, jatetxe eta tabernarik gehienak oso establezimendu txikiak dira, langile bat edo bikoak, eta oso gutxi erabiltzen dute euskara, bai ahozko komunikazioan eta bai idatzizkoan ere. Izan ere, establezimendu hauetarik hirutik bitan, %64tan, inork ez daki euskaraz.
 
Erdiak, gutxi gorabehera, ez du inoiz ere euskara erabiltzen eta lautik hiruk oso gutxi edota batere ez. Kontrako muturrean, ordea, %7 bakarrik dira beti edo ia beti erabiltzen dutenak. Kolektiboen arabera, erabilera saltoki edo tabernetan baino pitin bat handiagoa da jatetxeetan.
 
Erabilera enpresa handietan baino nabarmen txikiagoa da. Aipaturiko enpresa handien heren batek ez du inoiz euskara erabiltzen, eta erdiak gutxi edo batere ez. 

Saltoki, jatetxe eta tabernetan ez ezik enpresa handietan ere, funtsean euskararen erabileraren argigarri den faktorea establezimenduek kokaleku duten gune soziolinguistikoa da. 

Azkenik, saltoki, jatetxe eta tabernen %3k bakarrik du establezimenduan euskararen erabilera sustatzeko neurri edo arauren bat. Enpresa handietan, ordea, portzentajea %31koa da.

 

 

Autodiagnostikoa

Euskadi, auzolana