Euskara

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

 

Jatetxe eta tabernak

Azterketa honen helburua Euskal Autonomia Erkidegoko jatetxe eta tabernetan euskarari ematen zaion erabilera aztertzea da. Horretarako, estatistikaren ikuspuntutik establezimendu hauen lagin adierazgarria osatzen duten hainbat nagusi edo arduradunei eginiko inkestaren bidez lortutako datuak hartuko dira oinarri. 2003an egin zen azterlana.

Aztergaiak

  1. Langileen hizkuntza-gaitasuna
  2. Euskararen erabilera ahozko komunikazioan
  3. Euskararen erabilera idatzizko komunikazioan
  4. Euskararen erabilera orokorra: ahozko eta idatzizko erabileraren tipologia
  5. Euskararen erabilerari buruzko balorazioak
  6. Euskararen erabilera normalizatzeko neurriak


Ondorio nagusiak

EAEko jatetxe eta tabernarik gehienak oso establezimendu txikiak dira, tabernak bereziki, eta oso gutxi erabiltzen dute euskara, bai ahozko komunikazioan eta bai idatzizkoan ere. Horietan %60k euskaraz ez dakiela kontuan hartzen badugu, datu hauek ez dira batere harritzekoak. Nolanahi dela ere, jatetxeetako erabilera tabernetakoa baino pitin bat handiagoa da, ia bikoitza. Hala eta guztiz ere, egoera oso anitza da eta denetarik dago.

Gune soziolinguistikoa jatetxe eta tabernetako euskararen erabileran funtsezko faktore eragingarria da.

Laburbilduz, ia establezimendu erdiek ez dute euskara inoiz erabiltzen, eta bostetik lauk ez dute inoiz erabiltzen edo oso gutxitan erabiltzen dute.
 
Kontrako muturrean, %9 bakarrik dira gehienbat euskara erabiltzen dutenak, eta gainerako %12k gune soziolinguistikoaren arabera, batik bat, erabiltzen du gehiago edo gutxiago.

 

Autodiagnostikoa

Euskadi, auzolana