Euskara

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

 

Hizkuntza-paisaia

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Euskal Autonomia Erkidegoko eremu publikoan zein pribatuan hizkuntza-paisaiaren azterketa zabala egin du, inoizkorik zabalena.

Helburuak

  • Administrazio publikoaren eraginpeko ekipamenduen hizkuntza-paisaia eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztietako hiri-paisaiaren hizkuntza-neurketak egitea eta egoerari buruzko diagnostikoa egitea.
  • Eremu pribatuko zerbitzu sektoreko hizkuntza-paisaia eta euskararen erabilera-maila aztertzea eta egoerari buruzko diagnostikoa egitea.

Ondorio nagusiak

  • Eremu publikoan euskararen presentzia eremu pribatuan baino nabarmen handiagoa da, bai ahoz bai idatziz.
  • Eremu publikoan zein pribatuan, euskararen erabilera handiagoa da idatziz ahoz baino.
  • Euskararen erabilera, batez ere ahozkoa, oso lotuta dago tokian tokiko errealitate soziolinguistikoarekin. Izan ere, Gipuzkoako egoera Bizkaikoa eta Arabakoa baino hobea da, eta gune euskaldunetako ekipamenduena eta establezimenduena gune erdaldunetakoena baino. Aldeak, esan bezala, batez ere ahozko erabileran ematen dira.
  • Administrazio desberdinen artean eta jarduera-sektore desberdinen artean ere alde esanguratsuak daude. Euskararen erabilera handiagoa da Eusko Jaurlaritzako administrazio nagusian Estatuko Administrazioaren menpe dauden establezimenduetan baino. Aldi berean, askoz hobea da finantza-erakundetan, higiezinen agentzietan baino.

Hizkuntza paisaiaren azterketa (pdf, 105,51 kB). 

 


Autodiagnostikoa

Euskadi, auzolana