Euskara

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

 

100 langiletik gorako enpresak

Azterlan honen helburu nagusia Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa handietan euskararen erabilera aztertzea da. Euskal Estatistika Erakundeak (EUSTAT) emandako Enpresa eta Establezimenduen direktorioan agertzen diren 100 langile edo gehiagoko enpresa edo establezimenduak aztertu dira. 2003an egin zen azterlana.

Aztergaiak

  1. Langileen hizkuntz gaitasuna
  2. Euskararen erabilera enpresaren jardueretan
  3. Euskararen erabilera komunikatzeko moduetan: ahozko barnekoan, idatzizko barnekoan, ahozko kanpokoan eta idatzizko kanpokoan
  4. Euskararen erabilera normalizatzeko neurriak: jada hartutakoak nahiz epe laburrerako aurreikusten diren beste neurri batzuk

Ondorio nagusiak

0 eta 10 arteko eskala batean, euskararen batez besteko erabilera 3 puntu ingurukoa da enpresaren jardueretan eta EAEko enpresa handietako komunikatzeko moduetako bakoitzean. Dena den, batez besteko balio horren atzean askotariko egoerak daude.

Laburbilduz, esparru sozioekonomikoan euskara gutxi erabiltzen den ideia orokorra dagoela aintzat hartuta, bi interpretazio egin daitezke, behatzailearen izaera baikorraren edo ezkorraren arabera:

  • Lehena, benetan euskara gutxi erabiltzen dela esparru horretan, salbuespen oso zehatz batzuetan izan ezik.
  • Bigarrena, enpresen erdietan, gutxi gorabehera, euskara inoiz edo ia inoiz erabiltzen ez den arren, beste erdiek neurri batean edo bestean erabiltzen dutela, eta segur aski espero zitekeena baino gehiago.

Enpresa dagoen gune soziolinguistikoa da euskararen erabileran eraginik handiena duen faktorea, faktore horrek argitzen baitu neurri handi batean ahozko komunikazioan gertatzen den erabilera, batez ere barnekoan. Horrekin batera, badira beste bi faktore berebiziko garrantzia dutenak: enpresaren tamaina eta euskararen aldeko neurriak hartu izana.
 

 

 

Autodiagnostikoa

Euskadi, auzolana