Euskara

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

 

Enpresetan euskararen erabilera ebaluatzeko eta ziurtatzeko Artezkaritza Kontseilua

Enpresetan euskararen erabileraren ebaluaziorako kalitate ziurtagiria-proiektua bideratu, babestu eta zuzenduko duen Artezkaritza Kontseilua formalki eratu eta aurkeztu da Bilbon 2007ko otsailaren 21ean.

Artezkaritza Kontseilua herri-administrazioetako ordezkariek eta enpresaburuen elkarteetako ordezkariek osatzen dute, Euskaliten eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren lehendakaritzapean. Herri-administrazioen izenean, hiru foru-aldundiak eta EUDEL dira Jaurlaritzarekin batera. Herri-administrazioekin batera, CONFEBASK, ADEGI, CEBEK eta SEA enpresaburuen elkarteak daude.

Hizkuntza Politikarako sailburuordearen prentsaurrekoaren kronika (pdf, 150,43 kB).

Azken eguneratzea: 2016/08/02

Autodiagnostikoa

Euskadi, auzolana