Euskara

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

 

Hitzarmena Euskalit-ekin

Kalitate-ziurtagiria sortzen

Kalitatea eta euskara lotzen dituen ziurtagiri publikoa izango da lehen aldiz Euskal Autonomia Erkidegoan.

Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Kalitatearen Sustapenerako Euskal Iraskundeak (Euskalit) lankidetza-hitzarmena sinatu dute enpresetako hizkuntza-normalizaziorako prozesuen ebaluazio-eskemak zehazteko.

Hitzarmen honen bidez, euskara-planak garatzen ari diren erakundeei ebaluaziorako tresna egokia eskaini nahi zaie, gaur egun indarrean dauden kalitatea ziurtatzeko sistemetan jasotako irizpide eta parametroetan oinarrituta. Horretarako, erakunde pribatuetako euskararen erabilera ebaluatzeko eta antzemateko sistema garatuko du Euskalit-ek Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin batera.

LanHitzen programa-markoaren garapenerako, pauso erabakigarria da kalitatea eta euskara lotuko dituen ziurtagiri publikoa izatea.

Horiek gogoan, Euskalit eta Eusko Jaurlaritza, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren bidez, elkarlanean arituko dira EAEko enpresetako hizkuntza-normalizaziorako prozesuen garapen-maila egiaztatuko duen ebaluazio- eta/edo errekonozimendu-sistema bat zehazteko, diseinatzeko eta sortzeko, bai eta ebaluazioak egiteko sistemarik egokiena finkatzeko lanean aurrera egiteko.

Lan-ardatzak

Hona hemen 2006. urtean egingo diren lanak, hitzarmenean jasotakoaren arabera:

  1. Ebaluaziorako eskema zehaztu eta aitortza-moduak finkatu ebaluatuak izango direnentzat
  2. Zabalkunde, sentsibilizazio eta sustapen ekintzak definitu eta komunikazio-ildoak zehaztu hartzaile-mota ezberdinen arabera.
  3. Prestakuntza-egitarauen definizioa eta ekintzak nahiz ebaluaketa bideratzeko bestelako baliabideak eta laguntzak zehaztu.

Enpresetako euskararen erabilera egun organizazio pribatuetan indarrean diren kalitate-parametroen arabera modu sistematizatuan aitortzeko eta ebaluatzeko prozedura finkatu, bultzatu eta garatuko du Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak. Horretarako, Euskalit-en ezagupena eta eskarmentua ezinbestekoa da. Gogoan izan behar dugu Euskalit 1992. urtean Eusko Jaurlaritzaren bultzadaz sortutako erakundea dela, eta bere xedea Euskadiko esparru guztietan kudeaketaren hobekuntza eta berriztapenaren alde egitea dela. 

Kalitatearen kudeaketa-sistemak ezartzen eta hobekuntza bultzatzen Euskalitek erakutsi duen esperientzia bikaina dela eta, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak ezinbestekotzat jo du Euskalitekin elkarlanean aritzea enpresetako hizkuntza normalizaziorako prozesuen ebaluazio eskemak zehazteko, hitzarmen honetan xedatzen denari jarraituz. 

Hizkuntza Politikarako sailburuordearen hitzak (2006-10-02) (pdf, 32,82 kB).

Azken eguneratzea: 2016/08/02

Autodiagnostikoa

Euskadi, auzolana