Euskara

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

 

HPSren aholkularitza eta laguntza teknikoa

Hainbat urtetan euskara enpresetan zabaltzeko egindako saio eta ekimenen ondoren, iritsi da egindako ahalegina kapitalizatzeko eta enpresa gehiagotara zabaltzeko garaia.

HPSk LanHitz programa jarri du abian, lantokietan euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko bidea errazteko. LanHitz programaren bidez, HPSk eskura jarriko dio enpresari metatutako esperientzia, tresnak eta bestelako baliabideak enpresa bakoitzak neurrira egindako plan edo jarduera propioak, landu, kudeatu eta ebaluatu ditzan.

LanHitz marko orokor honen gaineko aholkularitza-zerbitzu iraunkorra eta laguntza teknikoa eskainiko du HPSk, esparru sozio-ekonomikoan euskara txertatzeko lanean ari direnen indarrak batu eta norabide berean gabiltzanon trakzio-lana egin nahi baitu.

HPSren egitekoak

Hona hemen laburbilduz, HPSk LanHitz programaren baitan bere egingo dituen eginkizunak:

  • Eragile ekonomiko nagusiekin elkarlana eratu, bideratu eta koordinatu.
  • Bestelako herri-erakundeekin koordinazioa areagotu indarrak eta baliabideak optimizatze aldera.
  • Eusko Jaurlaritzako sailen arteko lana eratu eta koordinatu.
  • Enpresaz enpresako sentsibilizazio- eta sustapen-lana.
  • Euskararen erabileraren errekonozimendu eta aitortza-sistema diseinatu.
  • Komunikazio plan iraunkor eta zabala eratu.
  • Beharrezkoak diren azterketak eta ikerlanak egin, Euskararen Adierazle Sistema (EAS) elikatzeari begira.
  • Esparru honetan euskararen presentzia eta erabilera neurtzeko adierazleak definitzea, eta horiek datuez hornitzen joateko sistema eraiki, osatu eta aldian-aldian eguneratu.
  • Finantzazio-modua aztertzea eta, hala badagokio, berregokitzea.

Enpresek jasoko dituzten laguntzak

  • Euskara planetarako Erreferentzia Marko Estandarra.
  • Lantokietan euskara txertatzeko markoa eta metodologia.
  • Euskara-planen diseinurako, ezarpenerako eta ebaluaziorako tresna telematikoak.
  • Hizkuntza-egoeraren diagnostikoa egiteko tresna.
  • Prestakuntza nahiz informazio- eta zabalkunde-saioak.
  • Agiri ereduen banku telematikoa.
  • Hiztegi orokorrak , berezituak eta fraseologia.
  • Euskarazko softwarea: sistema eragileak, bulegotikako produktuak, Xuxen zuzentzaile ortografikoa, plugin-ak eta kudeaketa-tresnak.

Lan-taldea

Informazio zehatzagoa jaso nahi izanez gero, hona hemen Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzan alor honetan espresuki dabilen lan-taldea:

Jorge Giménez Bech
Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria
Tel.: 945 01 94 56

Koro Urkizu
Erabilera Planak Sustatzeko zerbitzuburua
Tel.: 945 01 95 22


Itziar Gallastegi
Euskara-teknikaria
Tel.: 945 01 81 15

Ainhoa Delgado
Euskara-teknikaria
Tel.: 945 01 81 05

Edurne Pérez de San Román
Euskara-teknikaria
Tel.: 945 01 81 05

Azken eguneratzea: 2016/08/29

Autodiagnostikoa

Euskadi, auzolana