Euskara

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

 

Beste administrazioetako laguntza teknikoa

LanHitz programaren baitan, HPSk ez ezik foru-aldundiek eta udalek ere zeregin eta zeresana badutelakoan, erakundeon parte hartze zuzena ere bultzatuko du HPSk. Hortaz, euskararen aldeko hizkuntza-politikan diharduten erakunde publikoon arteko koordinazioa eta lankidetza areagotzeari begira, komeni da batzuek eta besteek eskain ditzaketen laguntza tekniko zein ekonomikoen lotura indartzea. Horiek horrela, koordinazioa hobetzea helburu, HPSk HAKOBAren bidez, EUDELekin eta foru-aldundiekin adostuko du LanHitz proiektuaren garapena, gutxieneko irizpideak osagarritasunean adosteko, bikoizketak ekidinez.

Foru-aldundiak



Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek euskara gizartearen eremu guztietara zabaltzeko ahaleginetan, enpresaren arloa ere estrategikotzat jo dute. Hori dela eta, diru-laguntzak ematen dituzte alor sozio-ekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko. Laguntza ekonomikoaz gain, Foru Aldundiek laguntza eta informazioa ematen dizkie hala eskatzen duten enpresei.

Hona hemen harremanetarako nora jo dezakezuen:

Gipuzkoako Foru Aldundia

Euskararen Normalkuntzarako Zuzendaritza
Gipuzkoa Enparantza, z/g
20004 Donostia-San Sebastián
Telefonoa: 943 11 23 94

Bizkaiko Foru Aldundia

Euskara Sustatzeko Zuzendaritza
Gran Vía, 25
48009 Bilbao
Telefonoa: 94 406 87 70

Udalak



Udalek ere hainbat ekimen garatzen dituzte esparru sozio-ekonomiko pribatuan, jakinik gainera berauek direla herritarrengandik hurbilen dauden erakunde publikoak. Orain arte, bereziki herriko merkataritzan, ostalaritzan eta dendetan euskararen presentzia bermatzeko ahaleginetan aritu badira ere, euskara enpresetara eta lantokietara ere jauzia egiteko premia ikusi dute udalek. Hori dela eta, laguntzak herriko enpresetara ere bideratzen ari dira.

EBPNren ildo estrategikoak

Hona hemen EBPNtoki-administrazioetarako aurreikusitako neurrien ildo estrategiko nagusiak:

  • Erakunde publikoek enpresak euskalduntzeko dituzten egitarauak udalerriko enpresetan bultzatu eta ekintza osagarriak planteatu.
  • Merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotu.
  • Eragileak hizkuntza-politikarako partaide bihurtu.
  • Giza baliabideak nahiz ekonomikoak bideratzea.

Laguntza tekniko eta ekonomikoak

Honakoak dira udalen ohiko jardunak:

  • Enpresetan barne eta kanpo plangintzak egiteko laguntza eskaini.
  • Sentsibilizazio-lana, sektoretako arduradunei euskara erabiltzearen abantailak ikusarazteko.
  • Merkataritza eta ostalaritza euskalduntzeko saioak abian jarri.
  • Hizkuntza-paisaia (errotulazioa) euskaraz jartzeko eta egokitzeko diru-laguntzak eman eta baliabideak jarri.
  • Material espezializatua eskura jarri, itzulpen-zerbitzua.
Azken eguneratzea: 2011/04/18

Autodiagnostikoa

Euskadi, auzolana