Euskara

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

 

HPSren finantzazio-lerroa

Urteko deialdia

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 1997az geroztik, eta berariaz 2000tik, urteko deialdiaren bidez entitate pribatuetan euskara-planak garatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen du. Handik hona, halere, finantzazio-lerro horren ezaugarriak, baldintzak eta prozedurak aldatu eta egokitu izan dira.

Finantzazio-lerroa, azken batean, eremu sozio-ekonomiko pribatuan euskararen erabilera sustatzeko diru-baliabidea da, lehen eta orain.

Zehazkiago,  euskara-planak modu sistematizatuan diseinatzen, jarraipena egiten eta ebaluatzen laguntzeko eratu zen Erreferentzia Marko Estandarrean (EME) ezarritako helburuak eta jarduerak enpresa pribatuetan gauzatu ahal izateko berariazko diru-baliabidea izan nahi du.

2017ko deialdia

LanHitz deialdiaren bidezko diru-laguntzen onuradunak pertsona fisiko edo juridiko pribatuak izan daitezke, baldin eta EAEn lantokiren bat badute.

Proiektuaren autofinantzazioak gutxienez % 40koa izan behar du. Gainerako % 60rainoko diru-laguntzak bateragarriak dira beste edozein erakunde publikok helburu bertsurako eman ditzakeenekin, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak urte berean emandakoekin izan ezik. Gehienez ere 35.000 euroko diru-laguntza jaso dezakete eskatzaileek eta 1.000 eurotik beherako diru-laguntzarik ez da esleituko. 

EAEn lantokiak dituzten entitate pribatuen lehen euskara-planaren diseinua eta kudeaketa-plana laguntzen dira diruz deialdi honen bidez.

Diru-laguntzaren justifikazioa

Esleitutako diru-laguntzen zuriketa era telematikoan egin behar da derrigorrean, 2018ko martxoaren 31 baino lehen. Esleitutako diru-laguntza justifikatzeko hainbat formulario eta dokumentu ere erantsi behar zaizkio espedienteari. Formulario horiek pdf betegarri formatuan daude eskura egoitza elektronikoan. Dagozkionak deskargatu, bete eta egoitza elektronikoko "Nire kudeaketak" atalean espedienteari erantsi behar zaizkio, elektronikoki sinatuta.

Hauek guztiek osatzen dute justifikazioa:

  • Planhitz aplikazioa. Ebaluazio-datuak eta ekintzen betetze-mailari dagozkionak.
  • Formularioak. Emandako diru-laguntza justifikatzeko inprimakia (pdf betegarria, denek bete beharrekoa), Justifikazio-kontu erraztua (pdf betegarria, aukerakoa, baina aurkeztu ezean jatorrizko fakturak eta nominak erantsi behar dira).
  • Egindako itzulpenak eta horien jatorrizkoak euskarri elektronikoan. Emailez, CD batean edo bestelako bideren batez helarazi ahal dira, baina ez da komeni egoitza elektronikoan sartzea.
  • Egindako itzulpenen zerrenda, ikastaroei buruzko informazioa eta bestelako gastuen atalean egindakoen inguruko azalpenak, egoitza elektronikoan dagoen excelaren arabera.
  • Euskara Batzordearen aktak (Planhitzen erantsi ez badira).

2017ko Agindua

2017ko Ebazpena (PDF, 2 MB)

 

 

 

Aurreko deialdiak

 


 

Azken eguneratzea: 2018/05/29

Autodiagnostikoa

Euskadi, auzolana