euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Euskararen Agenda Estrategikoa

Euskararen Agenda Estrategikoa (PDF, 1,7 Mb)
 

Euskararen Agenda Estrategikoa

Legealdiaren hasieran, Eusko Jaurlaritzak legealdi honetarako (2013-2016) 14 Plan Estrategiko egingo zituela iragarri zuen. Hauetako bat da, hain zuzen ere, Euskararen Agenda Estrategikoa. Jaurlaritzak legealdi honetan euskara biziberritzearen alde egingo dituen ekintza eta jarduera nagusiak jasotzen ditu Agendak, hain zuzen. Beraz, Agenda betetzea Jaurlaritza osoaren erantzukizuna da, Jaurlaritzaren sail guztiena, alegia.

Euskararen Agenda Estrategikoak hiru helburu estrategiko ditu:

- Euskararen ezagutza

- Euskararen erabilera

- Euskararen kalitatea

Dokumentu hau ez da hutsetik sortu. Euskararen Agenda Estrategikoa osatzeko hiru dokumentu hauek hartu dira oinarritzat:

- Euskara 21. Itun berritu baterantz (PDF, 514 KB) 

- Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (PDF, 530 KB) 

- Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Programa  

Agendaren parte dira, baita ere, Jaurlaritzaren jardun-esparru jakin batzuetako Euskararen Erabilera Plan espezifikoak, dagoeneko onartuta dauden hauek: 

- Eusko Jaurlaritzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plan Nagusia (V. Plangintzaldia 2013-2017)

- Osakidetzaren Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana (2013-2019)

- EAEko Justizia Administrazioan Hizkuntzen Erabilera Normalizatzeko Plan Orokorra (2009-2017)

- EITBko Euskararen Erabilerarako Plana (2013-2016) (PDF, 187 KB) (PDF, 186 KB)

Halaber, Ertzaintzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko I. Plana ere Agendari erantsiko zaio eta Agendaren parte bihurtuko da.  

Euskararen Agenda Estrategikoaren aurkezpena



 



 

Azken aldaketako data:  2014/11/20
Euskadi, auzolana