euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Eusko Jaurlaritzak Euskararen Adierazle Sistema sustatu du, POCTEFA programaren bidez

Argitalpen-data: 

poctefa

Erronka berrien artean dago egungo euskararen osasuna gero eta xehetasun handiagoaz ezagutzea, modu horretan lortuko baita ahalik eta diagnostikorik zorrotzena egitea, bai eta  euskararen aldeko politikarik eraginkorrenak sustatzea ere. Helburu horrekin jarri zuen martxan Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, 2013an, EAS Euskararen Adierazle Sistema proiektua. Izan ere, beharrezkoak dira adierazle eraginkor, fidagarri, trinko, malgu eta egonkorrak definitzea, euskararen lurraldean existitzen diren egoera soziolinguistiko anitzetan sakondu ahal izateko.

Proiektu honi esker, bai herri-administrazioko arduradunek, bai euskararen normalizazio prozesuan diharduten eragile eta organoek, bai ikertzaileek, eta baita herritarrek ere, oro har,  analisirako beharrezko dituzten lanabesak izango dituzte eskura, euskararen egoera eta bilakaera jasotzeko eta gizartean ezagutzera emateko.

EAS proiektuaren sustatzaile dira Eusko Jaurlaritza bera, Nafarroako Gobernua, Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoa eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Era berean, ondare linguistikoaren zaintzaren bitartez ondare immateriala balioestea aitortu zaio EAS proiektuari, eta Europako Batzordeak, POCTEFA lurralde kooperazio programaren bitartez, diruz lagundu du egitasmoa.  

 
Euskadi, auzolana