euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

EGA azterketara aurkeztu nahi duzu?

Argitalpen-data: 

EGAMatrikulazio epea urtarrilaren 22ra (eguerdiko 12:00ak) arte zabalik egongo da.

Euskararen Gaitasun Agiria, hau da, EGA eskuratzeko asmoa baduzu, orain duzu izena emateko aukera. Deialdi irekian parte hartzeko matrikula egin dezakezu. Horretarako,  eskaera Internetez egin behar duzu nahitaez.

Urtean EGA ziurtagiria lortzeko bi deialdi ireki egiten dira, eta bertan parte hartzeko, nahikoa da urte barruan 17 urte edo gehiago betetzea eta deialdietako batean matrikulatzea.

EGAri buruz behar duzun informazioa eskura duzu Gazteaukeran; agiriaren baliokidetza, azterketa ereduak zein bestelako galderak (FAQ) erantzuteko bota begiratu bat honako informazioari.

Euskadi, auzolana