euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Argitalpen-data: 2014/12/02

Abenduaren 3a, 2014ko Euskararen Nazioarteko Eguna.

Koldo Mitxelena, euskara batuaren eraikitzaile, euskararen biziberritzearen itsasargia

Euskara biziberritzeko bidean, erabakigarria izan da euskara batuaren eragina. Irakaskuntzatik komunikaziora, literatu sorkuntzatik lan mundura, alor guztietan sumatu dira, indar handiz sumatu ere, hizkuntza batasunaren onurak. Euskal gizarteak euskara batuaren makulua baliatu du, azken berrogeita hamar urteotan, euskarari bizi berri bat emateko ahalegina erraztu eta bultzatzeko. Eta, euskara batua ekarriko ziguten lanen lehen urratsez ari garenez, nola ez hartu gogoan Koldo Mitxelenaren figura erraldoia? Izan ere, datorren urtean 100 urte beteko zituzkeen euskalari jakintusak ekarpen zeharo baliotsua egin zuen euskara batuaren hastapenetan eta hasiera luzeko urte zail eta erabakigarrietan. Eta gizalegezkoa da, jakina, langintza horretan aitzindarietan aintzindari eta bide-erakusle gisa egin zuenaren balio itzela onestea.

Euskal letretan klasiko aitortua den Koldo Mitxelenaren idatzietan bilatu eta josiak dira, beraz, 2014ko Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara Euskararen Aholku Batzordeak euskal gizartearen aurrean egin nahi duen adierazpena osatzen duten testuak. Esandako guztiagatik, Euskararen Aholku Batzordeak, Mitxelenari eman dio hitza aurtengo Euskararen Nazioarteko Egunean. Mitxelena da Adierazpena, bere omenez. Hona hemen, bada, Koldo Mitxelanaren maisu-ahotsean esanak, guztiak ere euskararen inguruko gogoetak.

Koldo Mitxelenaren euskararen inguruko gogoetak (PDF, 1 MB)

Euskadi, auzolana