euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

2017-2018ko aldian Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) garatzeko diru-laguntza

[esep]

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeetan 2017-2018ko aldian ESEP garatzea.

Aurrekontuko zuzkidura

2.771.000 euro

Prestazio ekonomikoa

1.– Diru-laguntzaren zenbatekoa: Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak ez du inoiz ere toki-erakundeak berak jarduera aurrera eramateko erabilitako diru-kopurua baino kopuru handiagoa emango, dentsitate gutxiko mankomunitate edo kuadrillen kasuan izan ezik.

2.– Toki-erakunde onuradunari gehienez ere aurkeztutako aurrekontuaren % 40ko diru-laguntza emango zaio, dentsitate gutxiko mankomunitate edo kuadrillen kasuan izan ezik. Horrezaz gain, toki-erakunde bakoitzari agindutako guztirako diru-kopuruak ezingo du 120.000 euroko muga gainditu.

3.– Gehienezko muga horren azpian tarteko gehienezko mugak ezarriko dira, kasuan kasuko biztanleria kontuan izanda. Muga horiek hauek izango dira: <5.000 biztanle (20.000 euro); <10.000 biztanle (35.000 euro); <20.000 biztanle (50.000 euro); <30.000 biztanle (65.000 euro); <40.000 biztanle (80.000 euro); <50.000 (95.000) eta ≥50.000 biztanle (120.000 euro).

Edozein kasutan ere, emandako laguntzak ez du jardueraren gastu osoa gaindituko.

4.– Beste diru-laguntza batzuekiko bateragarritasuna: deialdi honetan ezarritako diru-laguntzak beste edozein erakunde publiko zein pribatuk xede berbererako eman ditzaketenekin bateragarriak dira, betiere gainfinantzaketarik eragiten ez badute. Gainfinantzaketa badago, diru-laguntzatik onuradunari dagokion kopurua kendu egingo zaio lagundutako jardueraren kostu araztu osoari egokitu arte.

Ordainketa-modua:

Zenbateko osoaren % 25 ordainketa bakarrean egingo da, ebazpena jakinarazi eta hamar (10) egun balioduneko epean.

Zenbateko osoaren % 50 ordainketa bakarrean egingo da, diru-laguntzaren justifikazioa jaso eta ontzat hartu ondoren, hilabeteko epean. Bigarren ordainketa egiteko justifikazioa 2018ko apirilaren 15a baino lehen aurkeztuko da.

Zenbateko osoaren gainerako % 25a ordainketa bakarrean egingo da, diru-laguntza justifikatzeko agiri guztiak jaso eta ontzat hartu ondoren, hilabeteko epean. Hirugarren ordainketa egiteko justifikazioa 2019ko apirilaren 15a baino lehen aurkeztuko da.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeak eta, euren xedeen artean hizkuntza-normalizazioa izanez gero, toki-erakundeen mendeko edo haiei lotutako zuzenbide publikoko erakundeak; era berean, onuradun izan daitezke xede horrekin lankidetza-hitzarmen bidez elkartutako toki-erakundeak.

Eskakizunak:

  • Eskatzailea udalaz gaindiko toki-erakundea izanez gero, eskaerak zehaztu behar du zein udalek parte hartzen duten jardueretan.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesuari buruzko apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuari jarraituz, eskatzaileak ezinbestekoa izango du lanpostu-zerrendan hizkuntza-eskakizunak eta derrigortasun-datak ezarrita izatea, betiere V. plangintzaldiari dagokion indizea betez. Era berean, erakunde bakoitzak Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana onartu eta gauzatu beharko du.
  • Laguntzak jaso ahal izateko, beharrezkoa da Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean izatea.

Betekizunak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • 2017-2018 aldirako plana eta aurreikusi den aurrekontua bertan jasotzen diren jarduerak garatzeko (Planaren aurreikuspena inprimakia), eskaerarekin batera aurkeztu behar da
  • Planak jarduera sorta batez osatuko dira, eta jarduera horiek egoki betetako fitxetan jasoko dira («Jarduera fitxa» inprimakia). Jarduera bakoitzeko fitxa bat bete behar da, eta ez da onartuko jarduera bat baino gehiago jasotzen duenik. Fitxa bakoitzak bi urtetarako jarduera jaso beharko du (2017-2018).
  • Euskara sustatzeko 2017rako onartu den aurrekontua (edo, hori ez badago, luzatutako aurrekontua). Idazkari kontu-hartzaileak edo kontu-hartzaileak egiaztatu behar du.
  • Kasuan-kasuan aurkeztu beharrekoa: Jardueretan parte hartzen duten udalerrien zerrenda. Soilik mankomunitate edo kuadrillen kasuan («Udalerriak» inprimakia).

Kontaktu-informazioa


Kodea

1007003

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

1.? Balorazio batzordearen proposamena ikusita, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak ebazpena emango du agindu honek arautzen dituen diru-laguntzak esleitzeko. Ebazpen hori interesdunei jakinaraziko die, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik 6 hilabeteko epean. 2.? Aurrekoari kalterik egin gabe, erakunde onuradunak eta esleitutako zenbatekoak zeintzuk izan diren Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, herritar orok jakin dezan. 3.? Epea amaitu eta interesdunak inolako jakinarazpenik jaso ez badu, eskabidea gaitzetsitzat joko da, 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak,ezarritako ondorioetarako. 4.? Laguntza-eskatzaileren bat hartutako ebazpenarekin ados ez badago eta gora jo nahi badu, aukera izango du ebazpena berariaz jakinarazi eta hurrengo egunetik hilabeteko epean Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari gorako errekurtsoa aurkezteko.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk


Euskadi, auzolana